Hasiera

Ongi etorri gure wegunera. Gu nahiz gure hezkuntza eskaintza hobeto ezagutzeko, gurekin harremanetan jartzeko, edota gure produktuen berri emateko sortu dugun txokoa duzue hau!

Ikusiko duzuen bezala gure ZIG gelan ekintzailetasuna, sormena eta batez ere lana, ditugu ardatz. Irakasle, hezitzaile eta ikasleok elkarlanean emaitza bikainak lortzen ditugu!

Urtero uzta ederra izaten dugu, hamaika, bizipen, ikasketa eta nola ez, hamaika produktu salgai ZIG AZOKAN!

Abenduko azoka

Nor gara

Ongi etorri Zumaia BHI ikastetxearen ZIG gela birtualera! Ikasturte honetan Alina, Markel, Omara eta Unax gara ZIG gelako ikasleak. Eta gure ikasketa prozesuaren gidari, Miren eta Maitane.

Baina zer da ZIG gela?

ZIG (ZEREGIN IKASKUNTZA GELA)

ZIG gela eskola eta lan munduaren arteko zubia da. Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei zuzenduta dago, eta 16-20 urte bitartean lau urteko ibilbidea eskaintzen die. ZIG gela hezkuntza ez-arautuari dagokion ikaskuntza bat da, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan du bere leku propioa.

Zein da gure helburu nagusia?

Gure ikasleek autonomia, lan ohiturak eta bizitzarako beharrezko diren trebetasunak garatzea! Baita gizarteak eskatzen dituen konpetentzia digitalak lan munduan arrakasta izan dezaten!

Hezkuntza eskaintza

Ondoko bideoa prestatu dugu gure hezkuntza eskaintza aurkezteko:

Ondoko aurkezpenean gure Zig Gelaren hezkuntza eskaintza zehazten dugu.

Zeintzuk dira gure helburuak?

KOMUNIKAZIO GAITASUNAK:

  • Komunikazio hartzailea eta adierazkorra nahiz idatzizko adierazpena garatzen dute.
  • Prozeedura kognitiboak lantzen dituzte(sailkatu, pisatu, ordenatu….).
  • Adierazpen matematikoetan hobetu.
  • Pentsamendu logikoa garatu.
  • Pertsonen arteko komunikazio arauak ezagutzea: jarreren, emozioen eta sentimenduen adierazpena ezagutzea.
  • Gizartean mugitzeko tresnak garatzea:telefono, dirua, ordutegiak, ikurrak…..

AUTONOMIA GAITASUNAK:

Gizartean autonomoki mugitzeko, ibiltzeko bizitzeko, ardurak hartzeko estrategiak lantzea:

  1. Autoestima garatzea.
  2. Etxeko antolakuntzaren oinarriak jakitea.
  3. Zerbitzu eta garraio publikoaren erabilpena.
  4. Aisialdiko astiaren denbora kudeatzen ikastea:sormenaren adierazpena, lana, kultur jarduerak….
  5. Norberaren betebeharrak eta eskubideak zein diren ikastea eta kontzientzia garatzea:udala,hauteskundeak, lana, etxebizitza.

LAN MUNDUAN BALIAGARRIAK DIREN GAITASUNAK

  • Ardurak hartzeko estrategiak garatzea:arauak, atentzioa, estrategiak, segurtasuna betebeharrak, ondorioak……
  • Bakarkako eta lan taldeko lanak egiteko estrategiak garatzea; hau da, laguntza eskatzea. Konfliktoak sahiesteko trebeziak garatzea, iniziatiba lantzea….
  • Lan mundurako sarrera zuzentzen duten erakundeak ezagutzea: LANBIDE,GUREAK, Instituzioak oro har……..

Orain hurrengo galderari erantzungo diogu. Non lan egin dezake ZIG gelako ikasle batek? Ba,egia esan,aukera anitz daude hauentzako!

LAN AUKERAK

  • TELEFENOGUNEKO OPERADOREA
  • TELEOPERADOREA
  • POSTA LEHIATILEKO LANGILEA
  • POSTA SAILKATZAILEA/BANATZAILEA
  • MANDATARIA
  • TXARTEL SALTZAILEA
  • MERKATARITZA SAILTZAILE LAGUNTZAILEA
  • ZERBITZU OROKORRETAKO LAGUNTZAILEA
    • Bulego laguntzailea.
    • Artxibo laguntzailea.
    • Informazio laguntzailea.
    • Digitalizazio laguntzailea.
    • Ordenantza.

ZumaiaBHI

1983/84 ikasturtean jarri zen martxan LHko Institutu moduan, 5 irakasle eta 57 ikaslerekin. Garai haietan, Zumaian aspalditik zegoen kezka zen herriko ikasleak kanpora joan behar izatea (Donostia, Zarautz, Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar eta abar) Ikasketa Ertainak gauzatzera. Udalak kezka hau jaso eta irtenbidea eman nahian hainbat ahalegin egin zituen Irakaskuntza Ertainetako Institutu Publiko bat herrian eduki arte.

Eta gaur egun, hemen gaude! ZUMAIA BHI 550 ikasle eta 80 irakasle inguru biltzen gara ikasturtero! DBH, Batxilergo, ZIG gela eta Administraritza eta Finantza Goi Mailako Zikloan banatuta.