Nor gara

Ongi etorri Zumaia BHI ikastetxearen ZIG gela birtualera! Ikasturte honetan Alina, Markel, Omara eta Unax gara ZIG gelako ikasleak. Eta gure ikasketa prozesuaren gidari, Miren eta Maitane.

Baina zer da ZIG gela?

ZIG (ZEREGIN IKASKUNTZA GELA)

ZIG gela eskola eta lan munduaren arteko zubia da. Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei zuzenduta dago, eta 16-20 urte bitartean lau urteko ibilbidea eskaintzen die. ZIG gela hezkuntza ez-arautuari dagokion ikaskuntza bat da, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan du bere leku propioa.

Zein da gure helburu nagusia?

Gure ikasleek autonomia, lan ohiturak eta bizitzarako beharrezko diren trebetasunak garatzea! Baita gizarteak eskatzen dituen konpetentzia digitalak lan munduan arrakasta izan dezaten!